Mostrando entradas con la etiqueta Ikusmen urritasuna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ikusmen urritasuna. Mostrar todas las entradas

Materialaren moldaketa

2010/12/04

Argi dago, ikusmen urritasunadun haur baten hezkuntza prozesuan ez dela nahiko izango irakaslearen jarreraren moldaketa, bestelako laguntza beharko du: materialaren moldaketa. Materiala pertzepzio taktilera moldatu beharko dugu, argi izanik edozein textu molda daitekeela.

Errekurtso material bi ezberdin ditzakegu: episodikoak (ume bakoitzaren beharretara moldaturikoa) eta espezifikoak (orokorrean ume itsu guztiek erabiltzen dituztenak). Espezifikoen adibidetzat hurrengoak ditugu:
  1. Matematika arlorako: abakoa, hitzegiten duen kalkulagailua, etab.
  2. Hizkuntza arlora: Perkins makina, Braille arbela, punzoia, etab.
Hala ere, errekurtso hauek oso oinarrizkoak dira. ONCE elkarteak hezkuntza arloari laguntza eskaintzen dio, profesional ugari eskainiz; hortaz, laguntza behar izatekotan ondo legoke beraikin kontaktuan jartzea.

"ONCEk arreta espezifikoa eskaintzen die ikasteko prozesuetan dauden ikusmen-urritasuneko haurrei. Gehienak ikastetxe arruntetan eskolatuak daude (%96), besteek berriz, ONCEren ikastetxe berezietan ikasten dute. ONCEk eta Hezkuntza Administrazioek elkarlanean osatutako talde multiprofesionalen bitartez, haur guztiek arreta eta aholkularitza espezializatua jasotzen dute.

Braille irakastea, informatikako ekipo egokituak erabiltzea, ikasteko, orientatzeko eta mugitzeko teknikak, gizarte-gaitasunak, eta abar, ikusmen-urritasuna duten ikasleek jasotzen duten heziketa espezifikoaren zati dira."



Irakaslearen funtzioa honelako kasutan

2010/12/02

·Irakasleek ikusmen gutxiko haurren parte hartzea bultzatzen saiatu behar dira.


·Ikaslea irakasletik hurbil jarri beharko da, lehenbiziko lerroetan, komunikatzeko eta materiala erraz erabili ahal izateko. Material hau haurraren gertu egongo da jarrita altzairuan, apalategian, armairuan edo beste mahai batean.

·Arbela erabili behar denean, ahoz deskribatu beharko du irakasleak.

·Ikasgelakoek jardueraren batean parte hartu behar dutenean, eta bertako informazioa batez ere ikusizko materialean oinarritzen denean, irakasleak lehenago edo saioa bitartean egokitu egin beharko du.

·Ikasle itsuaren lan erritmoa errespetatu beharko da; motelagoa izaten da beste ikasleena baino.

·Ikasle itsuari azpimarratu behar zaio laguntza naturaltasunez eskatu behar diola irakasleari zein ikaskideei. Ikasleak laguntza eskatzea ikusmen galera onartzen ari delako adierazle argia da.

  • Argitasuna edo iluminazioa
- Ikusmen baxua duten pertsonentzat, laguntza ez optiko garrantzitsuena argi kalitatea eta kantitatea dira. Argi naturala ez denean, pertsona hauentzat egokia izaten da bere gutxitasunagatik. Beraz, argi artifiziala jartzea beharrezkoa izango da.
- Argiak imprimakari zuzendurik egon behar du eta ez du erreflexurik eman behar begietan. Kontrako kasuetan itsutzeak emango dira.
  • Kontrasteak
- Kontrastea koloreak zehazten du. Beraien arteko konbinazioek kontraste desberdinak sortuko ditu. Kontraste hoberenak txuri-beltza eta hori-beltza bikoteak dira.

  • Irudiaren handitzea
Imajina handitzeko hiru era desberdin daude:
- Objektua begietara hurbildu. Subjektuak bere objektuarekiko distantzia aldentzen du era natural batean, adaptazioa sortuaz.
- Objektuaren irudia era optiko batez handitu, lente baten bidez (lupa, katalejo, ... )
- Objektu eta irudiaren tamainaren handitzeak.

1. "Ikusi duzu", "Ikusi nahi duzu"... bezalako esprezioak erabiltzeko beldurra kendu.
2. Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin gaudenean eta bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio, ez baita atsegina bakarrik hitz egiten geratzea.
3. Ez zaie asmakizunetara jolastea gustatzen. Pertsona itsu bat edo ikusmen urritasuna duena dagoen lekuren batera iristean, ez erabili "badakizu nor naizen" bezalako espresiorik. Agurtu egin behar da eta nor zaren esan.
4. Ez da suposatu behar ikusmen urritasuna duen pertsona batek beti laguntza behar duenik gauzak egiteko. Beraz, lagundu aurretik, galdetu egin beharko diogu laguntzarik behar duen ala ez.
5. Ikusmen urritasuna duen pertsona batek, ondo entzuten eta hitz egiten du, beraz, ez da beharrezkoa garrasi egitea.
6. Ikusmen urritasuna duen pertsona bati aurkeztean edota hirugarren pertsona bat aurkeztean, aurkezpen hori nola gauzatuko den esan behar da: eskua emanaz, etab.
7. Ordena ezinbestekoa da ikusmen urria duen ume batentzat. Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik ezer esan gabe.

8. Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin zoazenean, utz iezaiozu berari heltzen zure besotik (ukondotik), informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.
9. Objektuen kokalekua zein den adierazteko ez duzu "hemen", "han" bezalako adierazpenak erabili behar; "zure aurrean", "zure ondoan", "eskumara", bezalakoak baizik.
10. Ikusmen urritasuna duen pertsona bat arrisku batera gerturatzen ari dela ikustean, ez iezaiozu urrutitik garrasirik egin; hobe da gerturatzea, berehalako arriskua ez den bitartean.
11. Ateak eta lehioak itxirik edo zabalik egon behar dute bere osotasunean, baita armairuak ere.

12. Plateren janariaren lekua adierazteko, hau ordularia balitz bezala adierazi behar da. (Adb.: platerako 12etan patata frijituak dituzu eta 6retan okela.)
13. Edariren bat botatzen badiozu edalontzian, esan egin behar zaio; konturatzen ez baldin bada berak berriro botako du eta.
14. Interesgarria da objektu berriren bat erakustean, hitzez deskribatzeaz gain, berak ikutu dezan posible den bakoitzean.

Dauden errekurtso guztien artean ondokoak dira aipagarrienak:

1) Pauta: Braille idazkerarako erabiltzen den elementua da. Metal edo plastikozko plantxa bat da kuartila edo folio baten tamainakoa. Bere goiko aurpegian arrail horizontal eta paraleloak ditu. Bere perimetroan marko edo bastidore bat darama arraildun plantxari bisgra batez lotua bere goiko aldean. Markoaren bi alde eta bere gainean rejilla deituriko lamina mugikor bat dago, kajatxoz eratutako bi edo hiru lerro dituena. Kajatxo hauetako bakoitzean braille elementu bat idazten da.

2) Perkins makina: Braillean idazten duen makina da. Hainbat abantaila ditu: idatzitakoa momentuan irakur daiteke, azkar idaztea ahalbideratzen du, braillearen erabilpen seguruan laguntzen du, idaztea eta irakurtzea elkarlotzen laguntzen du eta bere ikastea errezten du, kalkuluak egin daitezke.

3) Hitzegindako liburua: Grabatzeko eta erreproduzitzeko balio duen aparatua da, 4 pista eta 2 abiadura dituena. Entzuten den atzerapen eta aurrerapen azkarra, abiadaren kontrola, erreferentziazko entzumen seinaleak sartzea ahalbideratzen ditu besteak beste. Noizbeinkako grabazioen erreprodukzioaz gain, aldez aurretik grabaturiko textu liburu edo litueratur liburuen erreprodukzioa ahalbideratzen du.

4) Braille´n Speak edo hitzegindako braillea: Braillez idazteko makinari eta impresora normal bati akoplatuta, braillez mekanografiatutako textua tintaz inprimatutako hizki bihurtzen duen dispositiboa da.

5) Optacon: Itxuari tintan inprimatutako textu bat irakurtzea ahalbideratzen dion aparatu portatila da.Textuko seinu bakoitza ikumenaren bidez nabarmentzen den bibrazio bihurtzen du eta forma erliebean nabartzen da, handiagoa noski. Hizki zein zeinua behatzaz antzematen da.

6) Ordenagailuen adaptazioak:
Ahots sintesia. Itxuentzako adaptazio espezifikoa da, ahotsezko irteeraduna. Ordenagailuaren pantailako edukia hitzetara eramaten du: Vert Plus, Ciber 232.
Braille lerroa. Dispositibo hau ordenagailuan jarriz itsuak pantailako informazioa irakur dezake abraille zelula lerro baten bidez, honetara bidaltzen bait da pantailaren edukia lerroz lerro.

7) Kaxa aritmetikoa

8) Thermoform
Plastikoa lantzea bideratzen duen elementu elektrikoa da, erresistentzia eta aspiradore batez osatua. Textu, irudi, mapa.... dituzten maketak erliebean egiteko erabiltzen da, beroak aldatuko ez dituen materialen gainean.

9) Fuser labea
Bero bidez paper berezi batetan imagin baten fotokopia erliebean ezartzen duen instrumentua da.

- Haurrari bere desberdintasunarekin bizitzen erakutsi.
- Etxean gauzak leku berdinean edukitzen saiatu eta aldatzen badira beraiei jakinarezi.
- Hitz egiterakoan ahalik eta informazio gehien ematen saiatu.
- Beste seme-alabekin ez konparatu. Ez utzi familia pertsona itsuaren menpe egotea gupida dela eta.
- Haurrak ikusmena erabiltzera zirikatu eta motibatu.
- Umeari gauzak esperimentatzea uztea, jakin dezan nora ez den hurbildu behar edo zer ez duen ukitu behar.
- Portaera ereduak eta jokoaren arauak gainontzeko haurrak bezala jarraitzea eskatu.
- Egoera bakoitzak eskatzen duen portaera arautua erakutsi eta eskatu (adb.: hitz egiten zaionean aurpegira begiratzea, ... ).

Ikusmen diskapazitate mailak


1. Itsu osoa edo Amaurosis: Ikumen osoaren galera.
2. Itsu ia osoa: Argi pertzepzioa soilik.
3. Itsu partziala: Itsutasun maila honek masak eta argien pertzepzioa ematen du, desplazamenduak erreztuaz eta kanpoko munduaren ulertze erreztuaz. Gertuko ikumena ez da behar ahinakoa bizitza normalean, profesionalen eta eskolarrean erabiltzako.
4. Ambliope sakona: Koloereak eta bolumenak perzibitzera iristeko ahinako ikumena du. Gertuko ikumena baliagarria da tintako irakurketa eta idazketa aurrera eramateko, mapak ikusteko, eskemak ezberdintzeko. Ala eta guztiz ere ez dio uzten beltzeko eskolarizazio bat eramaten.
5. Ambliopea: Metodo pedagogiko pertsonalekin baina beltzeko eskolarizazio bat baimentzen du.

Aurreko sarreran ikusmen urritasunaren jatorri posibleak azaldu ditugu, baina haurrak ikusmen urritasunik izatekotan, nola jakin dezakegu? Galdera honi erantzuna emateko internetetik bueltaka aritu gara eta hurrengo artikulua oso interesgarritzat hartu dugu, bertan nahiko argi agertzen baita dena:

"Haur batek ikumen urritasun bat duela susmatu behar da ondorengo ezaugarri edo sintomak azaltzen dituenean:

  • Leucoria (begi nini zuria): Begi ninia zuria duen haur baten aurrean alerta goi-goikoa izango da, sor ditzakeen kuadroen larritasunagatik, hauek izan daitezke:
    1. Retinoblastoma: Lehen haurtzaroko tumore txarra da. Bi aldeetan eman daiteke, eta begi gaixoaren enukleazioa behartzen du, honez gain beste begia oso estuki zaindu behar da. Tumore honen jatorrian heredentziak garrantzi handia du.
    2. Katarata Kongenitoa: Begi bakarrean ematen denean interbentzio kirurgikoa ez da atzeratu behar Ambliopia sakon bat ekiditeko.
    3. Goiztiarraren Retinopatia: Ekidin daitezkeen itxutasun ugariren jatorria da. Pisu gutxi eta inkubadoran oxigenoa behar duten jaioberriengan susmatu behar da. Oso gertutik kontrolatu behar dira, laser bidez konpon daiteke eta.
  • MIKROFTALMOS edo begi txikia: Honelako begi duen edozein ahur oso gertutik zaindu beharko da begiko malformazio ugari baztertzen joateko.
  • TORTIKOLIA: Muskuluen paralisia susmatzera eramango gaitu, eta era goiztiar batez tratatu beharko da zirugia bidez, estrabismoa izaten bait dute atzetik. Tratamendua ez bada era goiztiarrez ematen Amblipas sakonetarantz jo dezake.
  • PTOSIA edo betazal eroria: Goiko betazalak ikumen lerroa hartzen duenean, hau da pupilaren gunea, zirugia ez da atzeratu behar etorkizunean ambliopiak ekiditeko.
  • NISTAGMUS: Begiko gaisotasun honetan, begiak etengabeko mugimendu pendularrak egiten ditu, beraz bista fijatzea ezinezkoa da eta ondorioz hau dutenen begi zorroztasuna ere oso bajua izango da."
Informazio hau ITXAROPENA, Ikusmen Urritasuna duten Pertsonen Elkartetik, aterata dago; bere linka web gune interesgarrien atalean ere aurkitzeko aukera izango duzue.

Esan bezala, sarrera honetan ikusmen urritasunaren jatorri ezberdinak aurkeztuko dizkizuegu. Oro har, hiru jatorri daude:
  • Herentziazko jatorria: miopia degeneratiboa, albinismoa (pigmentuaren gabezia), akromatismoa (kolorekiko itsutasuna), anirida (irisaren gabezia edo honen garapen urria), retinoblastoma (retinaren tumorea), etab.
  • Haurdunaldian garatutako arazoak: anoftalmia (begiko globoaren gabezia edo garapen urria), microftalmoa (begi txikia izatea), katarata konenitoak (kristalino opakoa), retinaren afekzioa eta berezikimakulan (rubeolaren ondorioz), etab.
  • Istripu bidezko begi gaixotasunak: katarata traumatikoak (kristalinoaren opakotasuna), retinaren jalgidura, etab.
Ikusten den bezala, ikusmen urritasuna genetikoki herentzia bidez lor daiteke baina haurdunaldi ostean edota bizitzan zehar ere gara daitekeen arazoa da.

Ikusmen urritasuna

2010/11/29

Aste berria hasi dugularik, gai berria lantzen hasiko gara ere. Honetan, pentsatu izan dugu, ikusmen urritasuna lantzean. Gaurko nire sarrera soilik ikusmen urrietarantz hurbilpen txiki bat izango da. Horretarako jakin beharko dugun lehengo gauza gaitz honetan bi talde nagusi bereizten direla izango da:

  • Alde batetik, itsuak diren pertsonak: ikusmen arrastrorik ez dutenez beren inguruarekin harremanak izateko beste zentzumenak erabiltzen dituzte.
  • Eta beste aldetik, itsutasunera iritsi gabe, ikusmenaren egituran eta funtzionamenduan alterazioren bat duten pertsonak, ikusmen arrastroa gordetzen dutenak.
Hurrengo sarreran arazo hauen jatorria eta sorrera azaltzen saiatuko naiz, orain bideo batekin utziko dizuet non itsuentzako eskola batetan lan egiten duen andereño batek bere esperientzia azaltzen digun.