Mostrando entradas con la etiqueta autismoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta autismoa. Mostrar todas las entradas

Nola egin aurre autismoari?

2010/10/27

Autismoa ezin daiteke sendatu, baina errekurtso desberdinak daude oso baliagarriak izan daitezkeenak nahaste honi lagundu ahal dizkionak: 

1. Hezkuntza berezia: umearen modalitate kognitiboetara egokitzen den hezkuntza eskainiz, umearengan lortu daitezke aurrerapen handiak.
2. Tratemendu farmakologikoa: umea medikatzearen aukera beti gainbegiratuta egon behar da aditu batengatik.
3. Familia-bermea: asperger sindromea duen ume bat izatekotan, jakin behar da jasaten dituen asaldurak ez direla jatorrizko nahasketa afecktiboak. Gomendagarria da kontsultatzea eta seme-alaba autistak dituzten familia elkarteetara joatea, esperientziak alderatzeko eta berme jasotzea.

Ume berezi hauen gurasoa izatekotan, har itzazue kontuan gomendazio hauek:
  • Pediatra kontsultatu zure seme-alaba autista izan daitekeela susmatu bezain pronto.
  • Umea motibatu bere gaitasun pertsonalak garatu ditzan. Ekintza honek lagunduko du umeak  bere puntu sendoak erabili ditzan eta norberarekin ondo sentitzea.
  • Psikiatra jotzeko beldurrik ez izan. Ume autista tratatzeaz gain, psikiatrak zuri eta zure familiari lagundu diezazuke gaixotasunak sortzen duen estresari aurre egiten eta emoziozko arazoak konpontzen.

Autismoa hizkuntzan

2010/10/26

Kasu honetan trebetasun linguistikoak eta sozialak tartekatuta egongo dira. Hizkuntza arrunta aztertuz gero, ikusiko da ohiko esamolde linguistikoak erabiltzen direla: metaforak, bigarren zentzuko esanahiak, inplizituko esanahiak eta adeitasuneko esamoldeak.

Alderdi linguistikoan, ume batek gramatikaren inguruko birak uler ditzan ezinbestekoa da; baita giza hizkuntza erregulatzen duten forma sintaktikoak ere. Hizkuntzaren erreferente logikoa faltatzen denean, ume berezi hauek zailtasunak izaten dituzte hizkuntza ulertzeko (hizkuntza era kriptiko batean ikusten baitute), beraz, elkarrizketa bat mantentzeko beharrezkoa den koherentziatik deskonektatzea erabakitzen dute.

Autismoa ez duten ume batzuek ere, arazoak izaten dituzte erreferente logikoak ulertzeko, baina, argi eta garbi, autista den ume batean, arazo hau askoz gehiago nabarmentzen da. Kontua da, umeari hitzez haratago doan interpretazio bat eskatzen zaiola, esaten denarena ez, baizik eta esan nahi denaren interpretazio bat.

Hau dela eta, ezinbestekoa da bestearen adimena ulertzeko beharrari aurre egitea. Horrela, umeek ideien, sentimenduen eta afektibitatearen elkartrukean arituko dira. Ume autista, eremu honetatik gainezka dago, hortik zehar, bere hizkuntza era erraz batean norabidea galtzea.

Zer egin ume autistekin?

Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.

Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.

Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak (janztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.

Mariaren bidaia

2010/10/25

Hemen ikus dezakegu haur autista baten eguneroko bizitza. Bideoan Mariaren gurasoak ageri dira kontatzen.

Adierazpen klinikoa

Adierazpen klinikoa

Kasu guztiek hiru alorretako ezaugarri klinikoak dituzte:

1. Arazoak elkarrenganako interakzio sozialaren garapenean. Hainbat paziente gizartetik asko isolatzen dira; beste batzuk, ordea, pasibo agertzen dira interakzio sozialaren aurrean. Pertsona batzuk oso aktiboak izan daitezke harremanak mantentzerakoan, baina arraro partzialak eta intrusiboak izaten dira.

2. Ahoz eta hitz gabe komunikatzeko ezintasuna. Batzuek ez dute lengoaia motarik garatzen, beste batzuek, aldiz, itxurazkoa den erraztasuna dute. Ez dira gai elkarren arteko harreman bat burutzeko. Hizkuntza gaitasunen forma eta edukia berezia da.

Kasu batzuetan, hizkuntzaren garapena gelditu edo atzera egin duela dirudi. Beste batzuetan, ulertzeko eta espressatzeko hizkuntzaren garapenaren arazoekin lotu diatezke. Espresatzeko eta emozioak erregulatzeko gaitasuna aldatu egiten da, batzuetan murriztua da eta, besteetan, gehiegizkoa.

3. Interes eta jarrera txikiak. Jarduera imaginatiboan arazoak dituzte. Autismoaren espektroak barne hartzen dituen`pertsonak ezin dute simulazio joko normal bategin berez. Hlaa, oztopoak izaten dituzte besteen emozioak ulertzeko. Kasu batzuetan, jarduera imaginatiboa gehiegizkoa da. Beste askotan, ez da eraginkorra izaten funtzio adaptatibo gisa.

Besteen asmoaen errepresentazioak barneratzeko sailtasunak dituzte, gerta litekeena aurreikusteko eta iraganeko gertakizunei aurre egiteko gaitasun mugatua dute. Askotan jokatzeko ereduak errepikakorrak dira. Ohikoak ez diren objetu susmaezinekin atxikimendu harreman iraunkorra izan ditzakete. Askotan, aldaketen aurrean erresistentzia handia jartzen dute.

Autismoa: Ezaugarri orokorra

Ezaugarri orokorrak

Autismoa norberaten baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da.
Gaur egun, autismoa indarrean dagoen sailkapenaren arabera, Garapen Nahasketa Jeneralizatua da. Hau esan nahi du, hainbat faktoreengatik nerbio zentralaren garapenean disfuntzioak eragiten dituzten egoera neuropsikiatrikoak izaten dituztela.
Adierazpen kliniko eta kausa organiko ugari dauden arren, disfuntzio fisiologiko eta neuropsiologiko bera ageri dira.
Ikerketa berri batzuek gertakizun-tasa handitu egin dela adierazten dute. Horrek gertakari gehiago daudela, autismoaren irizpideak aldatu direla, profesionalek autismoaren kontzientzia gehiago dutela edo egindako diagnosiak zehatzak ez direla frogatzen du.