Mostrando entradas con la etiqueta Down sindromea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Down sindromea. Mostrar todas las entradas

Eskolan lan egin

2010/11/21


Orientazioa pedagogikoa: esperientziak integratutako haurren ikaskuntzak erraztuko zituen estrategia pedagogikoen bilaketa proposatu zuen.

- Printzipio pedagogiko bezala, Integrazio Esperientzia honetan oinarritzen da:
  *Singularitateari errespetua, indibidualitateari arreta eta autonomia pertsonalaren garapena.
 *Bestearekiko eta naturarekiko tolerantzia, solidaritatea eta maitasuna.
 *Sozializazioa eta kooperazioa.
 *Malgutasuna.
 *Adierazpena, komunikazioa eta sormena.
 *Esperientzia eta bizipen afektibo eta ludikoen erabilera.
 *Adierazpen artistiko eta kulturalen erabilera.

- Estrategia metodologikoen artean bilatzen dena: 
 * Testu librea: sentimenduen eta pentsamenduen adierazpena modu grafikoan edo idatzian zabaltzeko.
 * Ibilaldi klasea: ingurugiroarekin harremana haurrek ikusi, barneratu edo bizi izan dezaten.
 * Ipuinaren ordua: irakurmena, ulermena eta irudimena estimulatzeko.
 * Laminen deskribapena: ulermena eta idatzizko eta ahozko adierazpena estimulatzeko.
 * Muralen bidezko lanak: haurren ekintzak estimulatzeko eta hauen aurkezpenak bideratzeko.
 * Asteko pertsonaiak: haurrak beren balore, esfortzu eta bizipenengatik nabarmentzeko.
 * Talde txikitako lana: Elkar laguntzaren bidez lorpen nagusiak bultzatzeko.
 * Material didaktikoen erabilera: liburu, ipuin, diska, bideo eta heziketako software-a laguntza alternatibo bezala erabiltzea.

Down Sindromedun haurra klase barnean

Down Sindromedun haurrak, oro har, eskola arruntetan ikas ditzakete. Esan bezala, Down sindromea arazo genetikoa da, 21. kromosoman dagoen alterazioa hain zuzen ere; baina sindromedun subjetu guztiak ez dituzte arazo berdinak azaleratzen, sindrome honek maila ezberdinak baititu.

Atzerapen mental guztien %25ak down sindromeak osatzen du. Hezkuntzan kontuan hartzeko arazoa da, horregatik hainbat gauza izan behar dira kontuan. Eman beharreko lehenengo pausua gurasoei laguntza eskaintzea izango da. Argitu behar da hasiera geldoa dela, eta batzuetan aurrerapenak nabariak badira ere, batzuetan geldialdia izango dela.

Garapenerako laguntza-jarrera batek:


Argi izan behar duguna zera da: klase barnean normalizazioa lortzeko gure partetik asko jarri beharko dugu, eta beti ere pedagogia profesionalekin harremanetan mantendu.

- Bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu, eta ez mugapenak.
- Ez du gehiegi babestu behar eta ez du izan behar haur izaten jarraitzeko joera.
- Ez du pertsona ordeztu behar besteen ordez aukeratuz edo antolatuz.
- Akatsak egiten uzteak ikaskuntza laguntzen du.
- Pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez du defizitarekin bakarrik identifikatu behar.
- Eskuhartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar.
- Bere ulermen-gaitasunaren mailan mundua ulergarri izan dadin saiatu behar du eta ez du aurrez suposatu behar ezin dutela ulertu, aitzitik, sarbiderako estrategiak bilatu behar ditu.
- Komunikazioa onartu eta sustatu behar du inguruarekiko elkarreragina estulatzeko (buruaren, besoen eta eskuen mugimenduak artikulaziorako behar direnak baino lehenago kontrolatzen dituzte). Komunikatzeko saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira. Helduak bi kode, elkarren osagarri direnak, erabil ditzake (hitzezkoa eta keinuen bidezkoa).

Down Sindromedunen ezaugarri orokorrak

2010/11/17

Down Sindromea gaixotasun bat baino, sindrome genetiko bat bezala definitu dezakegu. Eta honetan maila desberdinak aurkitzen dira. Hots, atzerapen sakonagoa dutenak edo atzerapen arinagoa dutenak.


Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:


  • aurpegiera borobilduna
  • hipotonia muskularra
  • atzerapen mentala
Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak, hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute pertsona hauek.

Aurpegiko ezaugarriak ondorengoak dira:

  • aurpegiera borobila
  • begi, sudur eta belarri txikiak
  • ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira.

Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean.
Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia ematen da.


Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du, horrenbestez garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.
Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke.
Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia maila (adimen garapenaren) artean. Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.



*Informazio guzti hau, nahiz eta pixka bat moldatu, oso interesgarria deritzogun blog batetik atera dugu. Sindrome honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan hura bisitatzea gomendatzen dizuegu: http://www.mintegi.blogspot.com/

 

Down Sindromeari sarrera ematen

2010/11/15

Aste honetan landuko dugun gaia Down Sindromea izango da. Gaiari hasiera emateko pentsatu dugu ohiko moduaz aldentzea eta soilik zuen erreflexiorako bideo bat eskaintzea. Nahiz eta sarean sindrome honi buruzko hainbat eta hainbat bideo aurkitu, aukeratutakoa oso adierazgarria zela pentsatu dugu.