Aurreko sarreran ikusmen urritasunaren jatorri posibleak azaldu ditugu, baina haurrak ikusmen urritasunik izatekotan, nola jakin dezakegu? Galdera honi erantzuna emateko internetetik bueltaka aritu gara eta hurrengo artikulua oso interesgarritzat hartu dugu, bertan nahiko argi agertzen baita dena:

"Haur batek ikumen urritasun bat duela susmatu behar da ondorengo ezaugarri edo sintomak azaltzen dituenean:

  • Leucoria (begi nini zuria): Begi ninia zuria duen haur baten aurrean alerta goi-goikoa izango da, sor ditzakeen kuadroen larritasunagatik, hauek izan daitezke:
    1. Retinoblastoma: Lehen haurtzaroko tumore txarra da. Bi aldeetan eman daiteke, eta begi gaixoaren enukleazioa behartzen du, honez gain beste begia oso estuki zaindu behar da. Tumore honen jatorrian heredentziak garrantzi handia du.
    2. Katarata Kongenitoa: Begi bakarrean ematen denean interbentzio kirurgikoa ez da atzeratu behar Ambliopia sakon bat ekiditeko.
    3. Goiztiarraren Retinopatia: Ekidin daitezkeen itxutasun ugariren jatorria da. Pisu gutxi eta inkubadoran oxigenoa behar duten jaioberriengan susmatu behar da. Oso gertutik kontrolatu behar dira, laser bidez konpon daiteke eta.
  • MIKROFTALMOS edo begi txikia: Honelako begi duen edozein ahur oso gertutik zaindu beharko da begiko malformazio ugari baztertzen joateko.
  • TORTIKOLIA: Muskuluen paralisia susmatzera eramango gaitu, eta era goiztiar batez tratatu beharko da zirugia bidez, estrabismoa izaten bait dute atzetik. Tratamendua ez bada era goiztiarrez ematen Amblipas sakonetarantz jo dezake.
  • PTOSIA edo betazal eroria: Goiko betazalak ikumen lerroa hartzen duenean, hau da pupilaren gunea, zirugia ez da atzeratu behar etorkizunean ambliopiak ekiditeko.
  • NISTAGMUS: Begiko gaisotasun honetan, begiak etengabeko mugimendu pendularrak egiten ditu, beraz bista fijatzea ezinezkoa da eta ondorioz hau dutenen begi zorroztasuna ere oso bajua izango da."
Informazio hau ITXAROPENA, Ikusmen Urritasuna duten Pertsonen Elkartetik, aterata dago; bere linka web gune interesgarrien atalean ere aurkitzeko aukera izango duzue.

0 comentarios: