Gurasoek errealitate hau ulertu bezain pronto, umeek autoestimua berreskuratuko dute eta baita, gurasoen konfiantza ere. Beraz, gurasoen ulerkuntza eta berme, ezinbestekoak dira ume berezi hauentzat.
Mostrando entradas con la etiqueta Supergaituak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Supergaituak. Mostrar todas las entradas
Gurasoak oso lagungarriak dira ume supergaituen identifikazio prozesuan; hauek baitira haien seme-alabei buruzko informazio gehien dutena. Ume berezi hauen adimen garapenak, edozein motatako informazioa hartzeko zorian egotea eragiten du. Eta hau, askotan, umea desorientatu edota egonkortasuna galaraz diezaieke.
Eskolan, ume supergaituek beraien kideen erasoak, ukapenak eta “ezohiko” etiketak jartzea jasaten dute. Umeek egoera hauek ez dakite maneiatzen, laguntzarik gabe aurkitzen direa eta, haien gurasoei azaldu beharrean, isiltzen dira eta erruaren sentsazioak inbaditzen die beste pertsonek gaizki ikusten duten gaitasun bat izateagatik.
Horregatik, gurasoek halako egoerak aurrezaindu behar dituzte. Haien seme-alaben adimena, lotsatu behar ez diren bertute bat da eta eskertsu sentitu beharko litzakete.
Gurasoek errealitate hau ulertu bezain pronto, umeek autoestimua berreskuratuko dute eta baita, gurasoen konfiantza ere. Beraz, gurasoen ulerkuntza eta berme, ezinbestekoak dira ume berezi hauentzat. Normalean, gurasoek haien seme-alabak supergaituak direla dakitenean, bi eratan erreakzionatzen ohi dute: edo gogatsu sentitzen dira eta ekintza gehigarri asko programatzen saiatzen dira (klaseak, tutore pertsonalak, etab.) umearen adimen garapena guztiz garatzeko; edo egoera berezi hau ezkutatzen saiatzen dira ager daitekeen arazoetatik umea babesteko.
Hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar ume supergaituak umeak direla, eta emozioen arabera, arreta, laztan eta afektu berdinak behar dituzte. Adimenaren arabera, haien gaitasunak estimulatu behar dira baina soilik ematen eskatzen digutena, gehiagorik ez.
Sormenezko ariketak oso baliagarriak eta terapeutikoak dira, oso ume kementsuak baitira. Ez dira erraz nekatzen eta etengabe erronkak behar dituzte. Gurasoek halako ariketak prestatzen dizkietenean, umearen iritzia kontuan izan behar dute. Askotan, gurasoak umea gehiegi presionatzen dituzte eta ume supergaitua behartzen dute motibatuta sentitzen ez diren ekintzak egitera.
Segun zer-nolako jarrera hartzen duten gurasoek, hiru rol desberdinak jokatu ditzakete:
- Guraso laguntzaileak
- Guraso parte-hartzaileak
- Gurasoak guraso gisa
Nola suspertu ume supergaitu bat gelan?
Publicado por Zuriñe en 0:19 | Etiquetas: Supergaituak 2010/11/09Ume supergaitu guztiek ez dute beraien gaitasun intelektualak adierazten klasean. Kasu gehienetan, aparteko dohain hau izkutatzen dute eta haien irakasleek, intelektu maila baxuarekin identifikatzen dituzte.
Madrileko irakasle batek, Esteban Sánchez Manzano, hiru baldintza mailak sailkatzen ditu irakasleek ume supergaituak identifika ditzaten eta ume hauek klasean berain gaitasunak zelan adieraz ditzaketen. Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:
- Irakaslearen jarrera positiboa ume supergaituaren aurrean. Irakaslearen irudia eta jarrera oso garrantzitsua da umearen irakaste-ikaste prozesuan. Irakasleek batzuetan, ez dute aurretiko jarrera positiboa erakusten ume supergaitu baten aurrean, eta kasu batzuetan, arazo bat izan zitekeena sahiesten saiatzen dira. Jarrera honen aurrean, umeen eskola errendimendua jaitsi egiten da. Irakaslea malgua izan behar da bere metodo eta programazioekin umeen gaitasun curricularrean lagundu ahal izateko.
- Adaptazio curricularrak ikasgelan. Supergaituek haien hezkuntza programetan adaptazioak eskatzen dituzte gaitasun intelektual altuak dituztela eta. Era berean, aniztasunaren arretak azaltzen du adimen baxuko ikasle batek programa espezifiko bat behar duela. Curriculuman egokitu daitekeen oinarrizko elementuak lau dira:
- Ikasgaiak: Irakaskuntzak sakonak eta zabalak izan behar dira, ume hauen adimen gaitasuna handiagoa delako.
- Metodologia: Sormenezko azalpenak erabiltzea, umea motibatzen du ekoiztearen interesa izateko berreragitearena baino.
- Irakaskuntza programaren iraupena: Legeak baimentzen du bi kurtsotan aurreratzea, derrigorrezko hezkuntza bitartean, irakaskuntza prozesua.
- Zer, nola eta noiz ebaluatu behar da.
·Erraz ulertzen dute eta oroitzen dira ikasitakoaz·Detaileez erraz oroitzen dira
·Hiztegi zabala, aberatsa eta aurreratua daukate
·Ideia eta erlazio abstraktuak erraz ulertzen dituzte
·Buruketak egiten gozatzen dute
·Konzentrazio ahalmen handia daukate
·Era autonomoan lan egitea gustatzen zaie
·Irakurtzea gustoko dute
·Errutinak eta errepikapenak ez dituzte gustoko
·Desafioak gozatzen dituzte
·Beraiekiko eta besteekiko espektatiba handiak dauzkate
·Liderrak izateko ahalmen handia dute
·Justiziaren zentzu indartsua daukate
Supergaitasunari buruzko definizio eta iritziak
Publicado por Natalia en 14:28 | Etiquetas: diagnostikoa, Supergaituak 2010/11/06Supergaituei buruzko definizioak eta iritziak entzumen honetan oso ondo isladatzen dira. Horregatik, hemen usten dituet zuen ezagupenak nagusitu ahal izateko beste ikuspuntu batetik, ez bakarrik era objetibo batean.
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=25063
Aste honetan, haur supergaituei buruz arituko gara, orain arte, behar bereziak dituzten haur talentudun hauek gutxien aintzat hartu direnak izan baitira, eta horren ondorioz eskolako porrota izan ohi dute, beraiei egokitutako programa bereziak eta laguntzak oso bakanak izaten baitira.
Talentu aparteko haurrak, haur adimentsuak, azkarra, argia, etab. kontzeptu ugari erabiltzen dira, eta sarritan gauza bera esan nahi dutela iruditzen zaigu. Baina ez da horrela; alde batetik talentu aparteko haurrak daude, eta bestetik haur adimentsuak edo azkarrak.
Talentu aparteko haurra abilezia kognitibo ia guztietan gutxienez 130eko puntuaziotik gora duena da. Horietan guztietan desbiazio tipikotik bi puntu baino gehiago igotzen bada, hots, bere adineko haurren batez bestekotik gora baldin badago, talentu aparteko haurra dela esan daiteke. Talentu aparteko hori oso altua bada, hau da, adimen gaitasunak 160ko puntuazioa gainditzen badu, jeineun maila duela esaten da. Populazioaren %0,01 baino gehiago ez dira jeinuak. Beraz, talentu aparteko haurren artean mailak daude, eta oso maila altua dutenak jeinuak direla esaten da.
Hemen aurki dezakegu test bat haurren abilezia kognitiboa neurtu ahal izateko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



