1. "Ikusi duzu", "Ikusi nahi duzu"... bezalako esprezioak erabiltzeko beldurra kendu.
2. Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin gaudenean eta bakarrik utzi behar dugunean abisatu egin behar zaio, ez baita atsegina bakarrik hitz egiten geratzea.
3. Ez zaie asmakizunetara jolastea gustatzen. Pertsona itsu bat edo ikusmen urritasuna duena dagoen lekuren batera iristean, ez erabili "badakizu nor naizen" bezalako espresiorik. Agurtu egin behar da eta nor zaren esan.
4. Ez da suposatu behar ikusmen urritasuna duen pertsona batek beti laguntza behar duenik gauzak egiteko. Beraz, lagundu aurretik, galdetu egin beharko diogu laguntzarik behar duen ala ez.
5. Ikusmen urritasuna duen pertsona batek, ondo entzuten eta hitz egiten du, beraz, ez da beharrezkoa garrasi egitea.
6. Ikusmen urritasuna duen pertsona bati aurkeztean edota hirugarren pertsona bat aurkeztean, aurkezpen hori nola gauzatuko den esan behar da: eskua emanaz, etab.
7. Ordena ezinbestekoa da ikusmen urria duen ume batentzat. Ez dira objektuak lekuz aldatu behar aurretik ezer esan gabe.
8. Ikusmen urritasuna duen pertsona batekin zoazenean, utz iezaiozu berari heltzen zure besotik (ukondotik), informazio gehiago jasoko du bideak izan ditzakeen oztopoei buruz.
9. Objektuen kokalekua zein den adierazteko ez duzu "hemen", "han" bezalako adierazpenak erabili behar; "zure aurrean", "zure ondoan", "eskumara", bezalakoak baizik.
10. Ikusmen urritasuna duen pertsona bat arrisku batera gerturatzen ari dela ikustean, ez iezaiozu urrutitik garrasirik egin; hobe da gerturatzea, berehalako arriskua ez den bitartean.
11. Ateak eta lehioak itxirik edo zabalik egon behar dute bere osotasunean, baita armairuak ere.
12. Plateren janariaren lekua adierazteko, hau ordularia balitz bezala adierazi behar da. (Adb.: platerako 12etan patata frijituak dituzu eta 6retan okela.)
13. Edariren bat botatzen badiozu edalontzian, esan egin behar zaio; konturatzen ez baldin bada berak berriro botako du eta.
14. Interesgarria da objektu berriren bat erakustean, hitzez deskribatzeaz gain, berak ikutu dezan posible den bakoitzean.
0 comentarios:
Publicar un comentario