Aste berria hasi dugularik, gai berria lantzen hasiko gara ere. Honetan, pentsatu izan dugu, ikusmen urritasuna lantzean. Gaurko nire sarrera soilik ikusmen urrietarantz hurbilpen txiki bat izango da. Horretarako jakin beharko dugun lehengo gauza gaitz honetan bi talde nagusi bereizten direla izango da:
- Alde batetik, itsuak diren pertsonak: ikusmen arrastrorik ez dutenez beren inguruarekin harremanak izateko beste zentzumenak erabiltzen dituzte.
- Eta beste aldetik, itsutasunera iritsi gabe, ikusmenaren egituran eta funtzionamenduan alterazioren bat duten pertsonak, ikusmen arrastroa gordetzen dutenak.
Hurrengo sarreran arazo hauen jatorria eta sorrera azaltzen saiatuko naiz, orain bideo batekin utziko dizuet non itsuentzako eskola batetan lan egiten duen andereño batek bere esperientzia azaltzen digun.
0 comentarios:
Publicar un comentario