Mostrando entradas con la etiqueta Asperger Sindromea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Asperger Sindromea. Mostrar todas las entradas

Hasteko, eskolako hezkuntza-premia berezien arduradunari berri eman beharko diogu. Honek, eskolako psikologoarekin hitz egitea izango da komenigarriena. Beste bide bat gurasoei
Haur eta Familia Psikologiako Toki Zerbitzura edo pediatrara jotzeko gomendatzea izango da.

Eta haur horrek Asperger Sindromea duela egiaztatuz, nola jardun beharko gara harekin?

Asperger sindromea duten lagunek dituzten zailtasunak ez dira maila berean agertzen gaixo guztiei dagokienez. Eta oinarrizko ezgaitasunak agertzeko modua ere alda daiteke gaixo batetik bestera. Ezgaitasun ezberdinak izanik, premia ezberdinak izango dituzte ere; eta ondorioz, hezkuntza-erantzun ezberdinak landu beharko dira haur bakoitzarekin. Hala ere, orokorrean kontutan hartzeko legeak hurrengoak dira:

  • Ingurua haurraren errealitatera behar bezala moldatuz gero, eta haurren trebetasuna modu egokian sustatuz gero (bereziki minusbaliotasunen oinarrizko arloetan), haur hauekin garatzen den lana arrakastatsua izan ohi da.
  • Laguntza eskaintzeko orduan, haur bakoitzaren berariazko premiak hartu behar diraoinarrian, eta diagnostiko generikoak baztertu.
  • Hezkuntza-premia bereziei arreta eskaintzeko landutako araudiak zehazten duen esparruaren baitan erantzun behar die eskolak haur hauen premia bereziei.
  • Errealitatean, Asperger sindromea duten haur gehienak joaten dira eskolara.
  • Zenbait kasutan, aparteko baliabideak erabili gabe laguntzen zaie haur hauei. Beste zenbait kasutan, berriz, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren egiaztapena beharrezkoa da, eta ondorioz, baliabide- eta laguntza-mota desberdinak martxan jarri behar izaten dira.
  • Asperger sindromea duen gaixo gutxik behar izaten du berariazko zentroetara joatea.

40ko hamarkadan, Hans Asperger psikiatra alemanak aztertu zuen gaixotasuna, eta hortik datorkio izena Sindromeari.

Sindrome hau duten pertsonek oinarrizko hiru zailtasun euki ohi dituzte: arazoak dituzte gizarte-elkarreraginean eta gizartean komunikatzeko orduan, eta ez dute pentsamendu-mailako malgutasunik; gerta daiteke irudimen pobrea izatea, interesak oso biziak edo mugatuak, eta ohiturekiko atxikipen izugarria aurkeztea.

Gainera, Asperger sindromea duten haurrek eta gazteek arazoak izan ohi dituzte mugitzeko trebetasunekin, eta sentimen-estimuluen aurrean erreakzio bitxiak azaltzen dituzte. Eta orain aipatu berri ditugun zailtasun horiek, eta jada aipatu ditugun oinarrizko minusbaliotasunek, zailtasun esanguratsuek osatutako multzo bat eratzen laguntzen dute, bereziki lanerako trebetasunen eta emozio-mailako ahultasunen kasuan.

Hala ere, sindrome hau pairatzen duten haurrek, nahiz eta hainbat arazoren kontra borrokatu behar izan, alderi positibo nabariak euki ditzake: askotan oroimen mekaniko bikaina izaten dute, interesak zehaztasun, handiz dituzte definituta (mugatuak badira ere), lexiko zabala dute, zientziaren eta teknologiaren esparruetan ezagupen edo trebetasun sakonak izaten dituzte.

Ikusi dugun moduan, sindrome honen eta autismoaren arteko antza nabaria da, horregaitik askotan diagnostikatzea ez da hain erreza eta, horregaitik ere bai, askok autismo mota bat bezala sailkatzen dute.


(Hurrengo bideoa "Mary & Max" filme berezitik ateratako zati bat da non protagonistak bere ikuspuntutik Asperger Sindromearen ezaugarriak aurkezten dizkigun)



Aste honetan lantzen ari garen ondoezinarekin, hau da, autismoarekin bukatzeko asmoz, interesgarria iruditu zaigu honekin nahasten diren beste bi gaixotasun aurkeztea: Asperger Sindromea eta Rett Sindromea. Bi sindrome hauek ondoeza neurologikoak dira, autismoaren moduan, eta pareko zenbait sintoma eta ezaugarri azalera dezakete.

Aipatzekoa da, Asperger Sindromea, jakitun askoren ustetan, Autismo mota bat dela. Nahiz eta, soilik sailkapen mota bat izan, gaur egun munduak ez du adostu Autismoaren barnetik edo at ustea sindrome mota hau ere.

Bi sindrome hauen aurkezpena egin ondoren, hurrengo sarreretan hauei buruzko informazioa eskaintzen saiatuko gara.