Mostrando entradas con la etiqueta Hiperaktibitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hiperaktibitatea. Mostrar todas las entradas

Mediku baten iritzia hiperaktibitateari buruz

2010/11/27

* Etxeko lanetan umeari lagundu (batez ere, eguneko lana antolatzeko orduan). Behar duen materiala eskolara eraman dezala, ikastean eraginkor eta ekoizkorra izan dadila, bere lanak txukunak izan daitezela, hasitako zereginak buka ditzala.

* Bere adineko jolasak proposatu (normalean, ume txikienak nahiago dituzte) eta atsegin diezaiola, berarekin jolastu.

* Egin baino lehen, umeari eskatu ozenki pentsa dezala zer nolako zereginak egin behar dituen: “eskolatik ailegatutakoan, etxeko arropa jantzi eta jantzita daukadana ordenean utziko dut, askaria hartzen dut, etxeko lanak egingo ditut, telebista tartetxo batean ikusiko dut eta gero mahai jartzen lagunduko dut”.

* Umearekiko afektu seinaleak handitu, etiketak saihestu “desobidetzailea”, “gezurtia”... Umeak dauzkan dohainak edo trebetasunak goraipatu eta sustatu.

* Umearekin adostu seinale bat, motza eta erabatekoa, adierazteko noiz gelditu eta noiz egon behar duen erne: “nahiko”, “geldi”, “bale”...

* Bere ekintzak, aldez aurretik, ebaluatu ditzala eskatu umeari, honek bere eginkizunen ondorioak aurrikusten lagunduko dio; portaera egokiak bilatzen lagunduko diogu: “autobusera igotzeko gure txanda tokatu arte itxaron behar dugu, ilaran jarri, txanda errespetatzen ez baduzu azkena izatera pasako zara”.

* Taldeko ekintzetan, AFHN duen umeak zailtasunak izaten ditu elkarlanean aritzeko eta pazientzia gutxikoa izaten da; entrenamendua eman beharko zaio besteekiko harremanak mantentzeko eta zailtasunak gainditu ditzala: “Ezpainak estutu eta, besteak hitz egiten bukatu arte, ez duzula ezer esango ikasiko duzu; ea, ondo estutu eta, nik hizketan bukatzen dudanean, kontatu nahi duzuna zeuk”. Kasu bakoitzean nola egin umearekiko entseguak egingo ditugu: txandari itxaroteko, era oldarkorraz ez erantzuteko, besteak ez gogaitzeko... Hau guztia aspertu arte errepikatu beharko dugu eta desanimatu gabe.

* Bere lorpenak adoretu edo saritu. AFHN duten umeek, besteen arbuioa ikusten dutenez, oso autoestimu baxua izaten dute. Horregatik, oso garrantzitsua da umearen lorpenek berehalako sariak edo errefortzuak jaso ditzatela: laudorioak, maitasun-keinuak, oparitxoak, ...

* Atsedenak egin ditzan, bere zereginak zatitu; kontzentratuta eta lasai ematen duen denbora apurka luzatzen joango gara.

* Istiluetan sartuta aurki ez dadin, bere ekintzen ondorioak aurretik ikustarazten erakutsiko diogu. Gelditzeko erak eta ezer egin aurretik pentsatu behar dela gogoaraziko diogu.

* Oldarkortasuna eta erlaxazioa bateraezinak direnez, erlaxazio teknika bat ikasteak oldarkortasunaren agerpenaren probabilitatea gutxituko du. Horregatik, komenigarria izango litzateke erlaxazio teknika xume bat irakastea ume hauei; honen adibide, Schneider eta Robin ikertzaileek proposatutakoa: “Dortokaren Teknika” izendatzen dena.

Nesken kasu bakoitzeko, mutilen artean lau topatzen ditugu. Ez dakigu zergatik. Hala ere, arreta gabeziaren hiru mota sailka daitezke. Batzuek arreta falta dute, besterik ez; beste batzuek, berriz, hiperaktibitatea bakarrik, eta hirugarren taldekoek bi sintomak batera sufritzen dituzte. Gehienak hirugarren taldean daude, baina nesketan bakarrik arreta falta duten kasu gehiago dago. Euren munduan daude egun guztian; ez dute molestatzen. Horregatik, kasu horiek detektatzea zailagoa da.

Hau dela eta, gurasoen eta medikuen esku hartzea ezinbestekoa da, bestela, umeek ikasketak ez amaitzea gerta daiteke. Baina, gaitza goiz tratatuz gero, umeek bizitza normala egin dezakete. Izan ere, hiperaktibitatea tratatzeak eskola porrota sahiesten du. Hori bai, kontuz ibili behar dugu hiperaktibitatea detektatzean umearen arreta falta batekin bakarrik nahastu daitekeelako. Horregatik oso garrantzitsua da mediku edota psikologo baten iritzia hartzea.

Ume hiperaktiboa eskolan

Detekzioa goiz egitea oso garrantzitsua da eta gehienetan irakasleak, aurreko kurtsoetako erreferentzia izanik, gurasoak baino lehen jabetzen dira nahasteaz. Irakasleak lehenengo eta behin, gurasoei zer gertatzen den argi azaldu behar die, beti egoera ikuspegi lasai batetik jorratuz.
Irakasleak ikasleari jarrera egokia eskatuko dio,dituen jarrera desegokiak eta horien eragin kaltegarriak kontrolatuz. Gainera, hiperaktibitatea duten haurrekin konstantziaz lan egin behar da.
Azkenik, irakaslea pediatrarekin eta ikastetxeko orientatzaile eta laguntza-irakasleekin oso maiz egongo da harremanetan.

Haur hiperaktibo batek egingo lituzkeen ariketak

2010/11/24

1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan.

Zenbat hanka ditu elefanteak?

2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.
- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.Zer da?
- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?
- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?


3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.
- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.
4.-Ikusmena: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK


5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak):
Itsasontzi bat Pasaiako portuan sartu da 125.000 kiloko zamarekin. 400.000 kilo eraman ditzake gehienez. Pasaian, lehengo zamaz gain, 1.200 kiloko 200 kotxe hartu behar ditu. Eraman ahal izango al ditu?

  • Ez saiatu umearengan bi gauza edo gehiago batera lortzen. Hobe da banan-banan joatea.
  • Ume bakoitzaren ahalmenak kontuan izan, noraino irits daitekeen oso argi edukiz.
  • Ez utzi tratamendua bertan behera, umea sasoi txarra pasatzen ari den arren.
  • Umeari hitz egiterakoan, begietara eta hurbiletik begiratuz egin beharko genuke. Eta ondo entzun eta hobeto ulertu digula ziurtatuz beti ere.
  • Hobe sarietara jotzea, zigorrak erabiltzea baino. Zerbait ondo egin duenean hori onartu eta “saritzea” baino gauza hoberik ez dago.
  • Saiatu umea giro antolatu batean bizi dadin: ordena, ordutegiari jarraituz, errutina batzuei eutsiz, etab.
  • Erakutsi umeari bere sentimenduak eta jarduerak interesatzen zaizkigula. Guri horrela iruditu ez arren, gure onarpena eta laguntza behar-beharrezkoak baititu.

Diagnostiko egokia egitea eta tratamendua jartzea prozesu bat izaten da, denbora luze samarrekoa eta zenbait profesionalen elkarlana eskatzen duena.

Era horretako trastorno bat duten umeen arazoak gurasoek nahiz irakasleek detektatzen dituzte beste inork baino lehenago. Garrantzi handikoa da, beraz, horien artean komunikazio egokia egotea ezinbestekoa da. Behin umeak horrelako trastorno bat izan dezakeela susmatuz gero, hurrengo pausoa aditu baten laguntza eskatzea izango da (pediatra, psikologoa, edo baita psikiatra ere).

Tratamendurako, hainbat lerro jorra daitezke nagusiki: terapia psikologikoa, gurasoen heziketa, estrategia egokia eskolan eta, azken bide gisa, botika edo farmakoak. Ikus ditzagun bide horiek, labur-labur:

* Gurasoen aholkularitza: Tratamendua eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da gurasoei beren seme-alabak tratatzen laguntzea, eta horiek hezteko estrategia egokiak diseinatzea. Horregatik, hiperaktibitatea duten umeen guraso-elkarteak oso baliagarriak gerta daitezke lan horretan.
* Eskolan: Trastorno hori duten umeek gainbegirada eta zaintza berezia behar dute irakasleen aldetik. Ikasgaiak beste era batera antolatu behar litzaizkieke (ahal den neurrian), eta motibazio berezia eskaini.
* Tratamendu psikologikoa: Psikologo edo psikiatra baten eskutik, terapiak umearen pentsamendua antolatu eta bere portaera eta eskolako errendimendua hobetzen lagunduko du.
* Botikak: Betiere pediatraren aginduei jarraituz, normalean psikoestimulatzaileak edo depresioaren kontrakoak erabili ohi dira, kasu bakoitzaren ezaugarriak baloratu ondoren.


Hiperaktibitateari buruzko ipuin bat

2010/11/23

Hemen hiperaktibitateari buruzko ipuin bat uzten dizuegu haur eta lehen hezkuntzako ikasleekin lantzeko

Hiperaktibitatearen kontzeptua eta ezaugarriak

2010/11/22


Aste honetan hiperaktibitate gaiaren inguruan arituko gara.

Garuneko zelulek gaizki funtzionatzean haurrak arreta jartzeko eta erantzunak emateko zailtasunak izaten ditu. Haur hiperaktibo gehienak garuneko disfuntzioak izaten dituzte, hori, batez ere, garunean desoreka kimiko bat jazo delako agertzen da. Nahaste hau haurdunaldian edo erditzean arazoak izan direlako ager daiteke. Gainera, haurraren ingurunea ere oso garrantzitsua izango da beti, baino bereziki kasu hauetan.

Haur hiperaktiboek ezaugarri hauek dituzte nagusiki:

· Entzungor egiteko joera du (hitz egiten diozunean, beste haurrekin jolasean,...)
· Autokontrol falta handia du (ekintza lasaiak gauzatzea oso zaila egiten zaio, ezin da egon eserita geldirik denbora luzez,...)
· Jokaera aldakorra du ( berak nahi duenean erantzuten du, besteen ariketetan sartzen da,...)
· Ez da batere txukuna
· Arreta jartzeko eta kontzentratzeko zailtasunak ditu.
· Ikasteko, bergogoratzeko eta informazioa antolatzeko zailtasunak ditu.
· Irakurketa eta matematiken lanketa bereziki zailak egiten zaizkio.
· Ongi koordinatzeko zailtasunak ditu.
· Motibazioa mantentzeko zailtasunak ditu eta autoestima eskasa izaten du.