Nesken kasu bakoitzeko, mutilen artean lau topatzen ditugu. Ez dakigu zergatik. Hala ere, arreta gabeziaren hiru mota sailka daitezke. Batzuek arreta falta dute, besterik ez; beste batzuek, berriz, hiperaktibitatea bakarrik, eta hirugarren taldekoek bi sintomak batera sufritzen dituzte. Gehienak hirugarren taldean daude, baina nesketan bakarrik arreta falta duten kasu gehiago dago. Euren munduan daude egun guztian; ez dute molestatzen. Horregatik, kasu horiek detektatzea zailagoa da.

Hau dela eta, gurasoen eta medikuen esku hartzea ezinbestekoa da, bestela, umeek ikasketak ez amaitzea gerta daiteke. Baina, gaitza goiz tratatuz gero, umeek bizitza normala egin dezakete. Izan ere, hiperaktibitatea tratatzeak eskola porrota sahiesten du. Hori bai, kontuz ibili behar dugu hiperaktibitatea detektatzean umearen arreta falta batekin bakarrik nahastu daitekeelako. Horregatik oso garrantzitsua da mediku edota psikologo baten iritzia hartzea.

0 comentarios: