ir a principal |
Ir a lateral
Publicado por
Zuriñe
en
9:38
|
Etiquetas:
Hiperaktibitatea
- Ez saiatu umearengan bi gauza edo gehiago batera lortzen. Hobe da banan-banan joatea.
- Ume bakoitzaren ahalmenak kontuan izan, noraino irits daitekeen oso argi edukiz.
- Ez utzi tratamendua bertan behera, umea sasoi txarra pasatzen ari den arren.
- Umeari hitz egiterakoan, begietara eta hurbiletik begiratuz egin beharko genuke. Eta ondo entzun eta hobeto ulertu digula ziurtatuz beti ere.
- Hobe sarietara jotzea, zigorrak erabiltzea baino. Zerbait ondo egin duenean hori onartu eta “saritzea” baino gauza hoberik ez dago.
- Saiatu umea giro antolatu batean bizi dadin: ordena, ordutegiari jarraituz, errutina batzuei eutsiz, etab.
- Erakutsi umeari bere sentimenduak eta jarduerak interesatzen zaizkigula. Guri horrela iruditu ez arren, gure onarpena eta laguntza behar-beharrezkoak baititu.
0 comentarios:
Publicar un comentario