AFHN nahastea duten umeekin tratatzeko gomendioak

2010/11/27

* Etxeko lanetan umeari lagundu (batez ere, eguneko lana antolatzeko orduan). Behar duen materiala eskolara eraman dezala, ikastean eraginkor eta ekoizkorra izan dadila, bere lanak txukunak izan daitezela, hasitako zereginak buka ditzala.

* Bere adineko jolasak proposatu (normalean, ume txikienak nahiago dituzte) eta atsegin diezaiola, berarekin jolastu.

* Egin baino lehen, umeari eskatu ozenki pentsa dezala zer nolako zereginak egin behar dituen: “eskolatik ailegatutakoan, etxeko arropa jantzi eta jantzita daukadana ordenean utziko dut, askaria hartzen dut, etxeko lanak egingo ditut, telebista tartetxo batean ikusiko dut eta gero mahai jartzen lagunduko dut”.

* Umearekiko afektu seinaleak handitu, etiketak saihestu “desobidetzailea”, “gezurtia”... Umeak dauzkan dohainak edo trebetasunak goraipatu eta sustatu.

* Umearekin adostu seinale bat, motza eta erabatekoa, adierazteko noiz gelditu eta noiz egon behar duen erne: “nahiko”, “geldi”, “bale”...

* Bere ekintzak, aldez aurretik, ebaluatu ditzala eskatu umeari, honek bere eginkizunen ondorioak aurrikusten lagunduko dio; portaera egokiak bilatzen lagunduko diogu: “autobusera igotzeko gure txanda tokatu arte itxaron behar dugu, ilaran jarri, txanda errespetatzen ez baduzu azkena izatera pasako zara”.

* Taldeko ekintzetan, AFHN duen umeak zailtasunak izaten ditu elkarlanean aritzeko eta pazientzia gutxikoa izaten da; entrenamendua eman beharko zaio besteekiko harremanak mantentzeko eta zailtasunak gainditu ditzala: “Ezpainak estutu eta, besteak hitz egiten bukatu arte, ez duzula ezer esango ikasiko duzu; ea, ondo estutu eta, nik hizketan bukatzen dudanean, kontatu nahi duzuna zeuk”. Kasu bakoitzean nola egin umearekiko entseguak egingo ditugu: txandari itxaroteko, era oldarkorraz ez erantzuteko, besteak ez gogaitzeko... Hau guztia aspertu arte errepikatu beharko dugu eta desanimatu gabe.

* Bere lorpenak adoretu edo saritu. AFHN duten umeek, besteen arbuioa ikusten dutenez, oso autoestimu baxua izaten dute. Horregatik, oso garrantzitsua da umearen lorpenek berehalako sariak edo errefortzuak jaso ditzatela: laudorioak, maitasun-keinuak, oparitxoak, ...

* Atsedenak egin ditzan, bere zereginak zatitu; kontzentratuta eta lasai ematen duen denbora apurka luzatzen joango gara.

* Istiluetan sartuta aurki ez dadin, bere ekintzen ondorioak aurretik ikustarazten erakutsiko diogu. Gelditzeko erak eta ezer egin aurretik pentsatu behar dela gogoaraziko diogu.

* Oldarkortasuna eta erlaxazioa bateraezinak direnez, erlaxazio teknika bat ikasteak oldarkortasunaren agerpenaren probabilitatea gutxituko du. Horregatik, komenigarria izango litzateke erlaxazio teknika xume bat irakastea ume hauei; honen adibide, Schneider eta Robin ikertzaileek proposatutakoa: “Dortokaren Teknika” izendatzen dena.

0 comentarios: