Nola suspertu ume supergaitu bat gelan?

2010/11/09

Ume supergaitu guztiek ez dute beraien gaitasun intelektualak adierazten klasean. Kasu gehienetan, aparteko dohain hau izkutatzen dute eta haien irakasleek, intelektu maila baxuarekin identifikatzen dituzte.
Madrileko irakasle batek, Esteban Sánchez Manzano, hiru baldintza mailak sailkatzen ditu irakasleek ume supergaituak identifika ditzaten eta ume hauek klasean berain gaitasunak zelan adieraz ditzaketen. Hauek dira jarraitu beharreko pausuak:

  •  Irakaslearen jarrera positiboa ume supergaituaren aurrean. Irakaslearen irudia eta jarrera oso garrantzitsua da umearen irakaste-ikaste prozesuan. Irakasleek batzuetan, ez dute aurretiko jarrera positiboa erakusten ume supergaitu baten aurrean, eta kasu batzuetan, arazo bat izan zitekeena sahiesten saiatzen dira. Jarrera honen aurrean, umeen eskola errendimendua jaitsi egiten da. Irakaslea malgua izan behar da bere metodo eta programazioekin umeen gaitasun curricularrean lagundu ahal izateko.
  • Irakasleen formakuntza ume supergaituen hezkuntzan. Witmore ikertzaileak, ume supergaituen azterlan batean, erabaki zuen irakasleak prestatu behar zirela ume supergaituak identifikatzeko, nahiz eta ume hauen errendimendu akamdikoaren maila baxua izan.
  • Adaptazio curricularrak ikasgelan. Supergaituek haien hezkuntza programetan adaptazioak eskatzen dituzte gaitasun intelektual altuak dituztela eta. Era berean, aniztasunaren arretak azaltzen du adimen baxuko ikasle batek programa espezifiko bat behar duela. Curriculuman egokitu daitekeen oinarrizko elementuak lau dira:
         - Ikasgaiak: Irakaskuntzak sakonak eta zabalak izan behar dira, ume hauen adimen gaitasuna handiagoa delako.
          - Metodologia: Sormenezko azalpenak erabiltzea, umea motibatzen du ekoiztearen interesa izateko berreragitearena baino.
          - Irakaskuntza programaren iraupena: Legeak baimentzen du bi kurtsotan aurreratzea, derrigorrezko hezkuntza bitartean, irakaskuntza prozesua.
          - Zer, nola eta noiz ebaluatu behar da.

0 comentarios: