Gurasoak oso lagungarriak dira ume supergaituen identifikazio prozesuan; hauek baitira haien seme-alabei buruzko informazio gehien dutena. Ume berezi hauen adimen garapenak, edozein motatako informazioa hartzeko zorian egotea eragiten du. Eta hau, askotan, umea desorientatu edota egonkortasuna galaraz diezaieke.
Eskolan, ume supergaituek beraien kideen erasoak, ukapenak eta “ezohiko” etiketak jartzea jasaten dute. Umeek egoera hauek ez dakite maneiatzen, laguntzarik gabe aurkitzen direa eta, haien gurasoei azaldu beharrean, isiltzen dira eta erruaren sentsazioak inbaditzen die beste pertsonek gaizki ikusten duten gaitasun bat izateagatik.
Horregatik, gurasoek halako egoerak aurrezaindu behar dituzte. Haien seme-alaben adimena, lotsatu behar ez diren bertute bat da eta eskertsu sentitu beharko litzakete.
Gurasoek errealitate hau ulertu bezain pronto, umeek autoestimua berreskuratuko dute eta baita, gurasoen konfiantza ere. Beraz, gurasoen ulerkuntza eta berme, ezinbestekoak dira ume berezi hauentzat.
Normalean, gurasoek haien seme-alabak supergaituak direla dakitenean, bi eratan erreakzionatzen ohi dute: edo gogatsu sentitzen dira eta ekintza gehigarri asko programatzen saiatzen dira (klaseak, tutore pertsonalak, etab.) umearen adimen garapena guztiz garatzeko; edo egoera berezi hau ezkutatzen saiatzen dira ager daitekeen arazoetatik umea babesteko.
Hala eta guztiz ere, ez dugu ahaztu behar ume supergaituak umeak direla, eta emozioen arabera, arreta, laztan eta afektu berdinak behar dituzte. Adimenaren arabera, haien gaitasunak estimulatu behar dira baina soilik ematen eskatzen digutena, gehiagorik ez.
Sormenezko ariketak oso baliagarriak eta terapeutikoak dira, oso ume kementsuak baitira. Ez dira erraz nekatzen eta etengabe erronkak behar dituzte. Gurasoek halako ariketak prestatzen dizkietenean, umearen iritzia kontuan izan behar dute. Askotan, gurasoak umea gehiegi presionatzen dituzte eta ume supergaitua behartzen dute motibatuta sentitzen ez diren ekintzak egitera.
Segun zer-nolako jarrera hartzen duten gurasoek, hiru rol desberdinak jokatu ditzakete:
- Guraso laguntzaileak
- Guraso parte-hartzaileak
- Gurasoak guraso gisa
0 comentarios:
Publicar un comentario