Supergaituak

2010/11/06

Aste honetan, haur supergaituei buruz arituko gara, orain arte, behar bereziak dituzten haur talentudun hauek gutxien aintzat hartu direnak izan baitira, eta horren ondorioz eskolako porrota izan ohi dute, beraiei egokitutako programa bereziak eta laguntzak oso bakanak izaten baitira.

Talentu aparteko haurrak, haur adimentsuak, azkarra, argia, etab. kontzeptu ugari erabiltzen dira, eta sarritan gauza bera esan nahi dutela iruditzen zaigu. Baina ez da horrela; alde batetik talentu aparteko haurrak daude, eta bestetik haur adimentsuak edo azkarrak.

Talentu aparteko haurra abilezia kognitibo ia guztietan gutxienez 130eko puntuaziotik gora duena da. Horietan guztietan desbiazio tipikotik bi puntu baino gehiago igotzen bada, hots, bere adineko haurren batez bestekotik gora baldin badago, talentu aparteko haurra dela esan daiteke. Talentu aparteko hori oso altua bada, hau da, adimen gaitasunak 160ko puntuazioa gainditzen badu, jeineun maila duela esaten da. Populazioaren %0,01 baino gehiago ez dira jeinuak. Beraz, talentu aparteko haurren artean mailak daude, eta oso maila altua dutenak jeinuak direla esaten da.

Hemen aurki dezakegu test bat haurren abilezia kognitiboa neurtu ahal izateko.


0 comentarios: