Dislaliaren aurre hartzea

2010/11/10

Ume txiki berezi hauek, hizkuntzarekiko soinuen kontzientzia txikia dute. Hau da, umeek soinuen sekuentzia jarraitua entzuten dute, baina ez dira jakitun hauek hitzetan banandu daitekeenaz, eta azken hauek silabetan. Honetaz ez badira ohartzen, gutxiago ere, silabak soinu batez edo hainbat soinuz eratuta dagoela. Gaitasun honi, kontzientzia fonologikoa deritzo eta ariketa batzuekin garatu daiteke.

Frogatu da kontzientzi fonologikoak irakumenaren ikaskuntza errazten duela, bai ume aurreirakurtzaileetan, bai dislalia izan ditzaketen umeetan. Horregatik, trebetasun hau garatzea oso garrantzitsua da, geroago etor daitekeen irakurle arazoak konpondu ahal izateko.
Kontzientzia fonologikoa eskuratzeko ariketak oso abstraktuak dira, umeak dituen estimuluetan datzalako eta hauek ezin ditu ikusi ezta manipulatu ere. Beraz, ariketa hauek beti jolas moduan planteatu behar zaizkie, eta argazkietan, marrazkietan, laminetan, etab. bermatuta badaude, hobe.


Ariketa bat planteatzekotan, jarraitu beharreko ordena izango litzateke: lehenengo, errimekin hastea, ondoren, silabarekin jarraitu eta azkenik, fonemarekin amaitu. Umeak bost urte izan arte, oso zaila izango da hitz guztien kokalekuen fonemen jakitun izatea.

0 comentarios: