Zenbat eta lehenago detektatu, orduan eta errazagoa izaten da konponbidea; beraz, zerbait nabaritu bezain laster azterketa bat egitea komeni da. Bestalde, detekzioak egokia izan behar du; eskola-porrotaren oinarrian gogo eza, lotsa edo antzekoak topa ditzakegu.
Hauek dira dislexiadunen sintometako batzuk: gauzen antolamendu eta espazioaren nahasteak, denbora-nahasteak, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate-arazoak,...
Dislexiaz gain badira beste zenbait nahaste: ahultasun mentala, bitalitate falta, ikusmen-arazoak, hiperkinesia, hipokinesia, ... Dislexia ez diren beste hizkuntzaren gaitz batzuekin detekzioa oztopa dezakegu.
0 comentarios:
Publicar un comentario