Dislalia

2010/11/08

Aste honetan dislalia gaiaren inguruan arituko gara. Hasteko, esan beharra dago, egoera berezi hau ez dela ageriko gaixotasun klinikotzat hartu. Egia da kasu hauen agerpena gero eta handiagoa dela. Hala ere, izendatze hau autoritate pedagogikoak baino ez dute erabiltzen ume normalen patroira egokitzen ez diren umeak katalogatzeko.   

Dislalia mintzairaren ohiko nahasteak dira, hots, fonemak ahoskatzeko zailtasunak hain zuzen ere. Hiru dislalia mota bereiz ditzakegu.
  • Ebolutiboa: adin goiztiarretan gertatzen da (3-5 urte bitarte) eta bere garapena gertatzea normala da (ume guztiek etapa horretatik pasatzen baitira).
  • Audiogenoa: entzumen-urritasunen kasuetan gertatzen da.
  • Funtzionala: berezko dislalia da. Zenbait fonema gaizki ahoskatzen denean gertatzen da, muskuluen koordinaketa txarraren ondorio gisa. Ohiko dislalia funtzionalak: sigmatismoa (“s“ fonema), lambdacismoa (“l“ fonema), rotacismoa (“r“ eta “rr“ fonemak), gammacismoa (“g“, “k“ eta “j“ fonemak), deltacismoa (“d“ eta “t“ fonemak) eta betacismoa (“b“ eta “p“ fonemak).

0 comentarios: