- Aitortu eta onartu zure semeak zailtasunak dituela. Arazoa aztertu, heziketa prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak jarri.
- Erakutsi maite duzula ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
- Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu.
- Kalifikazioei buruz soilik ez; ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman arazoak ere garrantzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia direla sentitu behar du haurrak.
- Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
- Aurrejarrera erakutsi eta bere behar eta galderei arreta egin etxean, baino inoiz ez haren lanik egin.
- Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta erantzunak biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
- Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu. Gogoberotasuna kutsatu egiten da.
- Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
- Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin.
- Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
- Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
- Jakingura pizten duen giroa sortu.
- Ez beti seme-alabaren gainean egon ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
- Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza mota eskain diezaiokezun jakiteko.
- Ez mehatxatu ezta zigortu ere. Gogatzearen eta estimulazioaren alde egin batez ere.
- Ikasketek beren teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
- Ez gogogabetzen erakutsi. Erakutsi nekaezina izan behar dela eta alternatibak bilatzen lagundu.
- Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen "ikasle txarra zara", esate baterako, izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
- Ospatu bere arrakastak, txikiak izanda ere.
- Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi nahi diren emaitzak lortu eta gero.
- Bere aisia aberastu. Ez dezala telebista soilik ikusi. Erakutsi programa egokiak, eraman museotara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala...
Gurasoak, eskola porrota gainditzeko giltzarria
Publicado por Zuriñe en 9:36 | Etiquetas: gurasoentzako orientabideak 2010/12/22
Beraz, hezkuntza-barnehartzailea aurrera eramateko kontuan izan beharko dugu ikasgelak bi funtzio ezberdin betetzen dituela aldi berean, bai sistema sozioala eta bai aniztasunaren komunitatea osatuz.
- IKASGELA, SISTEMA SOZIAL GISA
-Hezkuntza bereziko baliabide eta profesionalak gehiago erabili
-Proportzio naturalak gorde
-Irakasleen artean loturak
2. IKASGELA, ANIZTASUNAREN KOMUNITATE GISA
-Aniztasuna errealitate globala da
-Onartu, baloratu, goraipatu
-Ikasgelako aniztasuna balioetsi eta goraipatu
-Genero-diferentziak errespetatu eta aitortu
-Errespetua eta erlijio-diferentziak ezagutu
-Trebetasun- eta gaitasun-diferentziak errespetatu
(Informazio hau http://eidertxi.blogspot.com/2009/01/gelakideak-eskema.html -an aurkitu izan dugu)
Zer da hezkuntza inklusiboa?
Publicado por Zuriñe en 10:07 | Etiquetas: hezkuntza inklusiboa 2010/12/15Komunikazioa errazteko aholkuak
Publicado por Zuriñe en 23:36 | Etiquetas: Entzumen urritasuna 2010/12/12- Astiro eta argi hitz egitea hobeto datorkio umeari ozenki edo ahozabaleko mugimenduekin hitz egin beharrean.
- Komunikazio osoa erabili behar da: ikasleak eta irakasleak erabiltzen dituen mugimendu naturalak, idazkera, aurpegiko keinuak, etab.
- Noizbehinka, ziurtatu zaitez, ikasleak azalpenak jarraitzen dituela. (Adibidez, azalpenen inguruko galdera bat egitea, gaiaren zailtasunak komentatzea, etab.)
- Entzumen urriko umeak, nahiz eta entzumen-protesia erabili, ez dute beti haien ahotsa kontrolatzen. Beraz, ahotsaren intentsitatea noiz igo edo jaitsi behar duten ohartarazi beharko zaie.
- Normalean, galderak tonuaren bitartzen desberdintzen dira, baina haiek ezin dute. Hau dela eta, guk galderaren ikurra egin dezakegu.
- Objektuen (lurzorua, mahaiak, etab.) dardaran baliatu gaitezke haien arreta deitzeko.
- Abisatzeko tresna argitsuak erabiltzea edo klasean izatea onuragarria izan daiteke ume berezi hauentzat. Horrela ez litzateke ume bakarra izango edozertaz jakinarazten (atsedenaldia, alarma,etab.).
Ikusten duzuenez, gabonak hurbiltzen ari direnez, gure blogaren diseinua garai honetara moldatzea pentsatu dugu!
Formaren araberako sailkapena
Publicado por Natalia en 20:16 | Etiquetas: audifonoak, Entzumen urritasuna, motak 2010/12/10
Forman arreta jarriz gero, hainbat audiofono mota daudela ohartuko gara:
* Sakelekoak: Oso kasu gutxitan erabiltzen dira. Adin nagusikoekin eta audiofono txiki bat erabiltzeko zailtasunak dituztenekin.
* Entzumen betaurrekoa: betaurrekoaren besoan sartzen den hagatxoa da eta bertan daude ohiko audiofono baten elementu guztiak. Soinua hezur bidez igortzen da barne belarritik joaten diren dardaren bidez
* Atzeraentzungailua: Entzumen pabiloiaren atzeko aldean jartzen da eta entzumen kanalarekin pertsona bakoitzarentzako molde desberdinaren bitartez komunikatzen da.
* Kanal barnekoa: Entzumen kanalean jartzen diren audiofonoak dira, hau da, belarri barruan. Osagai elektroniko guztiak sartzen diren karkasa batez osatuta daude. Ez dira egokiak galdera larrietarako, ezta haurrek erabiltzeko ere, horien entzumen bidea oraindik garatzen ari baita.