- Aitortu eta onartu zure semeak zailtasunak dituela. Arazoa aztertu, heziketa prozedurak non huts egiten duen antzeman eta gainditzeko beharrezko bitartekoak jarri.
- Erakutsi maite duzula ez bere arrakastengatik, beragatik baizik.
- Bere ikastetxearekin erlazionatutako guztiari buruz informatu.
- Kalifikazioei buruz soilik ez; ikaskide edo irakasleekin izan ditzakeen harreman arazoak ere garrantzizkoak dira. Ikasketak gurasoen intereseko gaia direla sentitu behar du haurrak.
- Gurasoen presentzia eskatzen duten ekintzetan parte hartu.
- Aurrejarrera erakutsi eta bere behar eta galderei arreta egin etxean, baino inoiz ez haren lanik egin.
- Seme-alabari jakinarazi zuk ez duzula galdera guztien erantzuna eta erantzunak biak elkarrekin aurkitzea proposatu.
- Haurrak bere buruarengan izan behar duen konfiantza indartu. Gogoberotasuna kutsatu egiten da.
- Utzi erabakiak hartzen; har ditzala bere adinari dagozkion erantzukizunak.
- Inoiz ez konparatu anai-arreba edo lagunekin.
- Inoiz ez alfer edo errudun sentiarazi.
- Izan koherentea. Zure seme-alabak etxean irakurtzen ikusten badu eta zuk harekin hainbat ezagutza partekatzen baduzu, harengan ikasteko desioa piztea errazagoa izango da.
- Jakingura pizten duen giroa sortu.
- Ez beti seme-alabaren gainean egon ikasketak direla eta. Azaldu zeintzuk diren helburuak eta zer espero den haiengandik.
- Erabaki aurretik, hitz egin haurrarekin arazoa zein den eta zein laguntza mota eskain diezaiokezun jakiteko.
- Ez mehatxatu ezta zigortu ere. Gogatzearen eta estimulazioaren alde egin batez ere.
- Ikasketek beren teknikak behar dituzte. Erakutsi zure seme-alabei ikasten.
- Ez gogogabetzen erakutsi. Erakutsi nekaezina izan behar dela eta alternatibak bilatzen lagundu.
- Saiatu mezu negatiboak ez transmititzen "ikasle txarra zara", esate baterako, izan ere, sinetsi egin dezake eta bere ondorengo garapena oztopatu.
- Ospatu bere arrakastak, txikiak izanda ere.
- Klase partikularrak ez dira beti irtenbide egokia. Hala eginez gero, laguntza utzi nahi diren emaitzak lortu eta gero.
- Bere aisia aberastu. Ez dezala telebista soilik ikusi. Erakutsi programa egokiak, eraman museotara, istorioak kontatu, naturarekin harremana izan dezala...
DENENTZAKO ESKOLA
Hace 13 años
0 comentarios:
Publicar un comentario