Komunikazioa errazteko aholkuak

2010/12/12

  • Irakaslea beti ikaslearen aurrean egongo da ezpainetako irakurmena errazteko. Beraz, ez da gomendagarria arbelerantz biratzea hizketaren bitartean, azalpenen bitartean albo batera eta bestera mugitzea, etab. 
  • Astiro eta argi hitz egitea hobeto datorkio umeari ozenki edo ahozabaleko mugimenduekin hitz egin beharrean. 
  • Komunikazio osoa erabili behar da: ikasleak eta irakasleak erabiltzen dituen mugimendu naturalak, idazkera, aurpegiko keinuak, etab.
  • Noizbehinka, ziurtatu zaitez, ikasleak azalpenak jarraitzen dituela. (Adibidez, azalpenen inguruko galdera bat egitea, gaiaren zailtasunak komentatzea, etab.) 
  • Entzumen urriko umeak, nahiz eta entzumen-protesia erabili, ez dute beti haien ahotsa kontrolatzen. Beraz, ahotsaren intentsitatea noiz igo edo jaitsi behar duten ohartarazi beharko zaie.
  • Normalean, galderak tonuaren bitartzen desberdintzen dira, baina haiek ezin dute. Hau dela eta, guk galderaren ikurra egin dezakegu.
  • Objektuen (lurzorua, mahaiak, etab.) dardaran baliatu gaitezke haien arreta deitzeko.
  • Abisatzeko tresna argitsuak erabiltzea edo klasean izatea onuragarria izan daiteke ume berezi hauentzat. Horrela ez litzateke ume bakarra izango edozertaz jakinarazten (atsedenaldia, alarma,etab.).

0 comentarios: