Zer da hezkuntza inklusiboa?

2010/12/15

Hezkuntza insklusiboak aniztasunaren baloreetan oinarritutako hezkuntza ikuspuntutik lan egiten du irakaste-ikaste prozesua aberasteko. Hezkuntza inklusiboaren kontzeptua, integrazioaren kontzeptua baino askoz orokorragoa da, lehenengoak, hezkuntza arruntaren eta ohiko hezkuntzaren natura berberarekin harreman osoa daukalako.

Hezkuntza honek, ume guztiak elkarrekin ikastea inplikatzen du haien egoera pertsonalak edo bereziak, eta egoera sozialak edo kulturalak kontuan izan gabe. Azken finean, eskola inklusiboek ez dituzte baldintzak ezartzen umeak aukeratzeko edo diskriminatzeko kontu jakin batengatik. Hemen, umeen hezkuntzaren eskubideak kontuan hartzen dira, guztiek partehartzeko aukera berdinak dituztelako. Azkenik esatea, ikasleek haien beharrizanetara egokitzen den hezkuntza batez on egin dezakete eta ez bakarrik hezkuntza berezia behar duten umeak, baizik eta ikasle guztiek.

Bideo hau jarri dut, arreta deitudalako. Laburra da, baina pentsarazteko esaldiak agertzen dira, irakurtzea gomendatzen ditudanak.

0 comentarios: