Kasu honetan trebetasun linguistikoak eta sozialak tartekatuta egongo dira. Hizkuntza arrunta aztertuz gero, ikusiko da ohiko esamolde linguistikoak erabiltzen direla: metaforak, bigarren zentzuko esanahiak, inplizituko esanahiak eta adeitasuneko esamoldeak.
Alderdi linguistikoan, ume batek gramatikaren inguruko birak uler ditzan ezinbestekoa da; baita giza hizkuntza erregulatzen duten forma sintaktikoak ere. Hizkuntzaren erreferente logikoa faltatzen denean, ume berezi hauek zailtasunak izaten dituzte hizkuntza ulertzeko (hizkuntza era kriptiko batean ikusten baitute), beraz, elkarrizketa bat mantentzeko beharrezkoa den koherentziatik deskonektatzea erabakitzen dute.
Autismoa ez duten ume batzuek ere, arazoak izaten dituzte erreferente logikoak ulertzeko, baina, argi eta garbi, autista den ume batean, arazo hau askoz gehiago nabarmentzen da. Kontua da, umeari hitzez haratago doan interpretazio bat eskatzen zaiola, esaten denarena ez, baizik eta esan nahi denaren interpretazio bat.
Hau dela eta, ezinbestekoa da bestearen adimena ulertzeko beharrari aurre egitea. Horrela, umeek ideien, sentimenduen eta afektibitatearen elkartrukean arituko dira. Ume autista, eremu honetatik gainezka dago, hortik zehar, bere hizkuntza era erraz batean norabidea galtzea.




0 comentarios:
Publicar un comentario