Adierazpen klinikoa
Kasu guztiek hiru alorretako ezaugarri klinikoak dituzte:
1. Arazoak elkarrenganako interakzio sozialaren garapenean. Hainbat paziente gizartetik asko isolatzen dira; beste batzuk, ordea, pasibo agertzen dira interakzio sozialaren aurrean. Pertsona batzuk oso aktiboak izan daitezke harremanak mantentzerakoan, baina arraro partzialak eta intrusiboak izaten dira.
2. Ahoz eta hitz gabe komunikatzeko ezintasuna. Batzuek ez dute lengoaia motarik garatzen, beste batzuek, aldiz, itxurazkoa den erraztasuna dute. Ez dira gai elkarren arteko harreman bat burutzeko. Hizkuntza gaitasunen forma eta edukia berezia da.
Kasu batzuetan, hizkuntzaren garapena gelditu edo atzera egin duela dirudi. Beste batzuetan, ulertzeko eta espressatzeko hizkuntzaren garapenaren arazoekin lotu diatezke. Espresatzeko eta emozioak erregulatzeko gaitasuna aldatu egiten da, batzuetan murriztua da eta, besteetan, gehiegizkoa.
3. Interes eta jarrera txikiak. Jarduera imaginatiboan arazoak dituzte. Autismoaren espektroak barne hartzen dituen`pertsonak ezin dute simulazio joko normal bategin berez. Hlaa, oztopoak izaten dituzte besteen emozioak ulertzeko. Kasu batzuetan, jarduera imaginatiboa gehiegizkoa da. Beste askotan, ez da eraginkorra izaten funtzio adaptatibo gisa.
Besteen asmoaen errepresentazioak barneratzeko sailtasunak dituzte, gerta litekeena aurreikusteko eta iraganeko gertakizunei aurre egiteko gaitasun mugatua dute. Askotan jokatzeko ereduak errepikakorrak dira. Ohikoak ez diren objetu susmaezinekin atxikimendu harreman iraunkorra izan ditzakete. Askotan, aldaketen aurrean erresistentzia handia jartzen dute.
DENENTZAKO ESKOLA
Hace 14 años



0 comentarios:
Publicar un comentario