Down Sindromea gaixotasun bat baino, sindrome genetiko bat bezala definitu dezakegu. Eta honetan maila desberdinak aurkitzen dira. Hots, atzerapen sakonagoa dutenak edo atzerapen arinagoa dutenak.
Down sindromea duten pertsonen ezaugarri nagusienak hauek dira:
- aurpegiera borobilduna
- hipotonia muskularra
- atzerapen mentala
Gainera, bihotzeko gaisotasunak ikusmen eta entzumen urritasunak, hesteetako arazoak eta infekzioak izateko arrisku handiagoa izaten dute pertsona hauek.
Aurpegiko ezaugarriak ondorengoak dira:
- aurpegiera borobila
- begi, sudur eta belarri txikiak
- ahoaren tamaina ere txikia da mihiaren tamainarekin konparatuz gero; hau dela eta ahoa zabalik izateko joera dute eta hortik hartzen dute arnasa eta horrenbestez ahoko eta eztarriko infekzioak areagotu egiten zaizkie eta hauek belarrietara zabaltzen dira.
Eskuak eta oinak ere txikiak eta lodikoteak izaten dituzte. Eta eskuen kasuan, clinodactalia deritzona jasaten dute; hau da, atzamar txikia barrurantz kurbatuta izaten dute. Honez gain, eskuaren barrukaldean tolesdura bat besterik ez dute izaten beste guztiok tolesdura bi ditugun bitartean.
Oinetan ere lehenengo eta bigarren behatzen artean banaketa handia ematen da.
Hipotonia muskularrak, tonu muskular baxua dutela esan nahi du, horrenbestez garapen motorea geldoagoa izaten da, eta artikulazio arazoak izaten dituzte.
Guzti honek, pertsona hauen bizi itxaropena 50-60 urte artekoa izatea suposatzen du. Baina horrek ez du esan nahi datu hauek beti zehatz ematen direnik, askotan luzatu edo laburtu ere egin daiteke.
Bestalde esan beharra dago ez dela erlaziorik ematen Down Sindromea duten pertsonen kanpo ezaugarri (ezaugarri fisikoak) eta inteligentzia maila (adimen garapenaren) artean. Hau da, pertsona batek oso ezaugarri fisiko nabarmenak baditu, ez du esan nahi adimen atzerapen handia duenik.
*Informazio guzti hau, nahiz eta pixka bat moldatu, oso interesgarria deritzogun blog batetik atera dugu. Sindrome honi buruzko informazio gehiago nahi izatekotan hura bisitatzea gomendatzen dizuegu: http://www.mintegi.blogspot.com/
0 comentarios:
Publicar un comentario