Rett Sindromea: ezaugarri orokorrak

2010/11/02

Azken sarreran Asperger sindromea landu genuen; gaur Autismoaren antzeko beste sindromearen inguruko informazioa eskainiko dizuegu: Rett sindromea jorratuko dugu.

Rett sindromea oso gaitz neurologiko arraroa eta ezohikoa da, nesken artean bakarrik agertzen dena (12.000 edo 15.000 bizirik jaiotako nesketatik batek bakarrik izaten du). Sindrome honek X kromosoman egondako mutazio batekin zerikusia dauka, eta horregatik bakarrik gertatzen da neskengan. X kromosoma bat kaltetua badago, beste bat daukate, baina mutilek X kromosoma bakarra daukatenez hilgarria izan daiteke umekiarentzat.

Rett gaixotasuna psikosomatikoa izan daiteke. Hau da, sintoma fisikoak agertzen dira, baina jatorrian arazo psikologikoa izaten dute.

Rett sindromedun subjektuak hurrengo ezaugarriak aurkeztu ohi dituzte.

  • Desbaliotze psikomotore progresiboa, normalean “brote”-tan ematen dena.
  • Eskuen mugimendu erabilgarria pixkanaka galtzen du.
  • Ezohiko mugimendu errepikatuak.
  • Dardarak / epilepsia.
  • Mikrozefalia.
  • Belarri handia.
  • Gogorpen artikularra.
  • Eskoliosia.
  • Atzazkal finak.
Sentitzen dugu informazio hau orokorregia izatea, oso informazio gutxi aurkitu izan baitugu gai honetaz; hala ere, INTERESGARRIAK DERITZOGUN WEBGUNEAK atalean informazio gehiago lortzeko zenbait web gune jartzen saiatuko gara.

0 comentarios: