Hasteko, eskolako hezkuntza-premia berezien arduradunari berri eman beharko diogu. Honek, eskolako psikologoarekin hitz egitea izango da komenigarriena. Beste bide bat gurasoei
Haur eta Familia Psikologiako Toki Zerbitzura edo pediatrara jotzeko gomendatzea izango da.

Eta haur horrek Asperger Sindromea duela egiaztatuz, nola jardun beharko gara harekin?

Asperger sindromea duten lagunek dituzten zailtasunak ez dira maila berean agertzen gaixo guztiei dagokienez. Eta oinarrizko ezgaitasunak agertzeko modua ere alda daiteke gaixo batetik bestera. Ezgaitasun ezberdinak izanik, premia ezberdinak izango dituzte ere; eta ondorioz, hezkuntza-erantzun ezberdinak landu beharko dira haur bakoitzarekin. Hala ere, orokorrean kontutan hartzeko legeak hurrengoak dira:

  • Ingurua haurraren errealitatera behar bezala moldatuz gero, eta haurren trebetasuna modu egokian sustatuz gero (bereziki minusbaliotasunen oinarrizko arloetan), haur hauekin garatzen den lana arrakastatsua izan ohi da.
  • Laguntza eskaintzeko orduan, haur bakoitzaren berariazko premiak hartu behar diraoinarrian, eta diagnostiko generikoak baztertu.
  • Hezkuntza-premia bereziei arreta eskaintzeko landutako araudiak zehazten duen esparruaren baitan erantzun behar die eskolak haur hauen premia bereziei.
  • Errealitatean, Asperger sindromea duten haur gehienak joaten dira eskolara.
  • Zenbait kasutan, aparteko baliabideak erabili gabe laguntzen zaie haur hauei. Beste zenbait kasutan, berriz, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurren egiaztapena beharrezkoa da, eta ondorioz, baliabide- eta laguntza-mota desberdinak martxan jarri behar izaten dira.
  • Asperger sindromea duen gaixo gutxik behar izaten du berariazko zentroetara joatea.

0 comentarios: