
Ume supergaituen gaitasunak eta gizarte harremanak sendotzeko gizarte sarea sortu da
Herramienta honi esker ume supergaituen sormen gaitasunak garatzen laguntzea ezezik, Interneten lan horiek hedatzea posible izango da eta bidez batez, umeen arteko bizipenak ezagutu eta supergaitu izatearen zailtasunak gainditzen ere lagunduko du.
Satec teknologia enpresak eta Huerta del Rey zentroak elkarlanean Red Social Intelect@a webgunea sortu dute.
"Kedros" delako E-learning programa ere eskura jarriko dute, eta horri esker, gizarte sare hezitzailea sortzea du helburu. Satec enpresako zenbait bolondres programa instalatu eta ikasle, guraso zein irakasleei programa erabiltzen ikasteko eskolak ematen arituko dira.
Gizarte sare honen berezitasunik handiena zera izango da; eduki guztiak umeek landu eta garatutakoak izango dira eta eurak izango dira eskuragai jarriko dituztenak ere. Ikasleen sormen gaitasuna ondo lantzeko asmoarekin, webguneak arlo guztietako gaiak landuko ditu: zientifikoak, artistikoak, teknologikoak, eta baita, kirolarekin, aisiarekin edota umorearekin zerikusia dutenak.
Intelect@ Gizarte Sareak, azkenik, gurasoei eta hezitzaileei eskainitako txoko berezia izango du eta bertan, iritzien elkartrukea egiteko aukera izango da.
DENENTZAKO ESKOLA
Hace 14 años



0 comentarios:
Publicar un comentario